Hiru atxilotu Adunako enpresa batean lapurtzeagatik

Ataria 2018ko martxoaren 22a

Atzo arratsaldean 20 eta 29 urte bitarteko hiru gazte atxilotu zituen Ertzaintzak Adunako Urtaki industrigunean lapurreta egiten saiatu zirelakoan.

Herritar batek eman zion abisua SOS Deiak zerbitzuari, 14:30ak aldera. Agenteak enpresara bertaratu ziren unean, hiru pertsonak alde egiten saiatu ziren, larrialdi ateetako batetik. Hesia pasatzerako orduan harrapatu zituzten ertzainek.

Atxilotuetako bati estupefazienteak topatu zizkioten, eta espedientea zabaldu diote. Datozen orduotan epailearen aurretik pasa beharko dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!