Zirkuaren inguruko ikastaroak Asvinenean

Ataria 2017ko abenduaren 7a

Hiru egunetan gorputza eta zirku diziplina ezberdinak lantzeko aukera izango da, bakarka nahiz familian. Asvinenea arte eszenikoen laborategian izango dira ikastaroak eta apuntatu edo informazio gehiagorako, 606 22 64 86 (Garazi) eta 606 08 49 87 (Koldo).

Zirku familiarraren inguruko saioa egingo dute, abenduaren 26an, 27an eta 28an, 10:30tik 12:00etara. Ordu eta erdiko hiru saio izango dira eta familiako hiru kideek, gutxienez heldu batek) parte hartu ahal izango du. 70 euro ordaindu beharko dira familiako.

Abenduaren 26, 27 eta 28an helduentzako zirku tekniken hastapen ikastaroa eskainiko da Asvinenean. 12:00etatik 13:30era izango dira hiru saioak, bakoitza ordu eta erdikoa. Pertsonako 50 euro ordaindu beharko dira.

Haur eta gaztetxoentzako zirku ikastaro trinkoa eskainiko da urtarrilaren 2an, 3an eta 4an. 10:30etik 12:00etara 5 eta 10 urte bitartekoentzat izango da saioa eta haur bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu. 10 eta 16 urte bitartekoak, 12:00etatik 13:30era ariko dira. Kasu honetan, haur bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!