Ostegunean herri batzarra kultur aretoan

Ataria 2017ko azaroaren 27a

Adunako Udalak herri batzarra deitu du, ostegunean, azaroak 30, 19:00etatik aurrera.

Besteak beste, 2013-2020 epealdirako Plan Estrategikoaren 2017ko ekintza nagusien azalpena egingo da. Aurreko urtearen amaierako herri batzarrean parte hartu zuten herritarrek 2017 urterako lehenetsitako ekintzei inguruko zehaztapenak emango dira.

2018 urteko udal aurrekontuen hasierako proposamena ezagutzera emango da eta datorren urterako jardueren inguruko proposamenak jaso eta adostuko dira.

Bileran hitz egingo diren gaiei buruzko zalantzarik izanez gero, udaletxera dei dezakete herritarrek, 943 69 25 71 telefonora edo mezu bat idatzi udala@aduna.eus helbidera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!