Amalkor kalean dagoen auzo konposta egiteko gunea bukatuta

Ataria 2017ko azaroaren 21a

Txabola berria dagoeneko eraikita dago. Hondakin organikoa bertara botatzeko aukera izango da datorren egunetan. Errepide aldera dauden geletatik hiru egongo dira materiala botatzeko irekita.

Adunako udalak jakinarazi duenez, materia organikoa botatzerakoan beste hainbat materia lehor (estrukturante) botatzea komeni da. Kutxa txikian egongo da materia lehorra eskuragarri.

Hondakinen kudeaketan herritarrak, "ederki" ari direla esan du udalak, "eredugarri".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!