Frontoiko teilatua berrituko dute Adunan

Ataria 2017ko azaroaren 23a

Astelehenean hasi dira Adunako frontoiko teilatua berritzeko lanak. Bi hilabetez iraungo dute eta bitartean aldamioa egongo da jarrita frontoi guztiaren inguruan.

Frontoia orokorrean irekita eta erabilgarri egongo da, baina momentu batzuetan lanen arabera itxi egingo dute. Eskolaren funtzionamenduan ere aldaketak ekarriko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!