Garia ereiten auzolanean

Ataria 2017ko azaroaren 18a

Kultur Astea ospatzen ari dira Adunan. Herritar talde bat garia ereiten aritu da auzolanean; gaztetxoenek, berriz, jolasteko aukera izan dute herriko frontoian.

Urte batzuk atzera egin dute gaur Adunan, eta ez ohiko itxura izan du Uztartza taberna atzeko zelaiak.

Iñaki Aristeta 'Txatarras' Adunako Kultur Batzordeak kideak azaldu duenez, kultur astea antolatzeko bileretan izan zuten ideia. "Ez genuen azoka soil bat egin nahi, baserriko hainbat lanbide berreskuratu edo ezagutarazi nahi genituen gure kulturaren parte direlako". 

Gaur, adibidez, garaia erein dute: "Garia ereitetik hasi, eta prozesu guztia egingo dugu auzolanean, herritarren parte hartzea sustatzea baita helburuetako bat".

Ez dute ogia bakarrik ekoitziko; beste lanbide batzuk ere landuko dituzte, sagardoa egitea edota babarruna lantzea, esaterako. "Artoa eta babarruna ere ereiteko asmoa dugu San Isidro egunera begira, eta guk ekoitzitako produktuak ikusi ahal izango ditugu datorren urteko udazkeneko azokan", azaldu du Txatarrasek. 

 

Haurrak jolasean, helduak kantuan

Haurrak jolaean aritu dira frontoian, eta kantu bira ere egin dute plazatik abiatuta. Arratsaldean, Haurrentzako Zoom-zoom antzerkia izango da plazan, eta arratsaldean gaztain eta pintxo dastaketa izango da frontoian.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!