Azukre gabe gozatuz

Ataria 2017ko azaroaren 14a

Adunako kultur astearen barruan, gaur arratsaldean, Txulobi elkartean te dastaketa egin dute eta ez dute azukrerik erabili edaria gozatzeko. Behin bukatuta, kultur aretoan "Azukre motak, mozorrotuta daudenak eta gure gorputzean duten eragina" hitzaldia eman du Amaia Diez de Monasteriok.

Te mota ezberdinak dastatu dituzte gaur Txulobi elkartera gerturatu diren herritarrek eta Leire Saizarrek egindako pastak probatzeko aukera izan dute. Azukrea erabili beharrean, besteak beste, siropea eta stevia rebaudiana belarra erabili dituzte tea gozatzeko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!