Ekitaldi ugari aurtengo kultur astean

Tolosaldeko Ataria 2017ko aza. 9a, 12:24

Azaroaren 13tik 19ra ospatuko da kultur astea Adunan eta aste osoan kultur aretoan Amasahara erakusketa izango da ikusgai.

Hau da antolatu duten egitaraua:

Azaroak 13, astelehena

16:00. Bigarren eskuko jostailu azoka frontoian.

19:30. "Tandem bizikletan AEB zeharkatuz" hitzaldia Iñaki Pagola eta Garbiñe Izagirreren eskutik kultur aretoan.

Azaroak 14, asteartea

18:00. Azukrerik gabeko infusioak dastatzeko tailerra Txulobi elkartean.

19:30. "Azukre motak, mozorrotuta daudenak eta gure gorputzean duten eragina" hitzaldia emango du Amaia Diez de Monasteriok.

Azaroak 15, asteazkena

19:00. Pasaiako badia 1984ko martxoaren 22an Pasaian jazo ziren gertakarien inguruko dokumentala kultur aretoan. Ondoren solasaldia.

Azaroak 16, osteguna

17:00 - 19:00. Haur eta gazteentzat eskulan tailerra, euskal kantu eta antzinako jolasen inguruan Elordiko lokalean.

19:00. Min Lilla syster gazteentzako pelikula emanaldia kultur aretoan.

Azaroak 17, ostirala

18:00. Loatzo musika eskolako emanaldia plaza inguruan. Ondoren, merienda.

20:00. Tolosaldeko  Sahara taldekoek te bat prestatuko dute.

21:30. Euskal Herriko Mus Txapelketako Adunako kanporaketa Txulobi elkartean.

21:30. Helduentzako pelikula emanaldia, Coria y el mar kultur aretoan.

Azaroak 18, larunbata

09:00. Uztartza atzeko zelaian, auzolanean garia ereitea.

11:00. Haur jolaask plazan.

11:00. Plazatik abiatuta kantu bira.

16:30. Haurrentzako Zoom-zoom antzerkia plazan.

18:30. Gaztain eta pintxo dastaketa frontoian.

Azaroak 19, igandea

09:30. Alkizako Ur mara museora irteera eta ondoren bazkaria, babarrun jatea, Iriarte jatetxean. Izen emateko Uztartzan hartu daiteke txartela azaroaren 12a baino lehen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!