Herri batzarra egingo da ekainaren 7an

Ataria 2017ko maiatzaren 31

Gai garrantzitsuak daude herrian hitz egin beharrekoak eta horregatik Adunako Udalak herri batzarra deitu du. Ekainak 7, asteazkena, 19:00etan kultur aretoan.

Besteak beste, eraikinen ikuskatze teknikoaren (EIT-ITE) inguruan informazioa emango da.

Horrekin batera, Kamioko etxebizitzen gaia ere izango da eztabaidagai. Aspaldian dabiltza herrian garapen honi irteera eman nahian. Azken aldian pausoak ematen ari dira udalek eta horren inguruan herritarrek informatzeko beharra ikusi dute ordezkariek. Etxebizitza horietan zer nolako interesa egon daitekeen jakin nahi du Adunako Udalak eta ondorioz, interesatuak batzarrera joatea edo udalarekin harremanetan jartzea eskatu dute, esan dutenez, "proiektuaren bideragarritasuna eskaeraren araberakoa izango baita". Hala ere, aipatu dutenez, izen eman edo interesa agertzeak "ez du inongo konpromisorik hartzera behartzen".

Bestalde, Txantxane azpiko lokala erosi du Adunako Udalak eta horren inguruan hitz egiteko "beharra" ikusi dute udal ordezkariek. Aztertzen ari dira lokal horrekin zer egin (liburutegia, haurren lokala...) eta horregatik, interesa dutenei batzarrera joatea eskatu diete udaletik, "gurekin batera hausnartzeko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!