Txoribox, hegaztientzat jantoki tailerra asteartean

Ataria 2017ko maiatzaren 31

Ekainaren 6an, asteartea, 16:00etatik 19:00etara izango da tailerra. Kultur aretoan egingo da lehen zatia eta bigarren akalean.

Aurreko martxoan txorien habia kutxak eraikitzeko tailerrak egin ondoren eta eduki zuen harrera ona ikusita, oraingoan hegaztientzako jantokiak egiten ikasteko tailerra antolatu du Adunako Udalak.

Parte hartzaileek izena eman behar dute, ekainaren 2a baino lehen, udala@aduna.eus helbidera idatzita edo udaletxera gerturatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!