Adunan ospatuko da aurten Senidetze Eguna

Ataria 2017ko maiatzaren 17a

Aiztondo bailara eta El Salvadorreko Meanguerako Segundo Montes komunitatearen arteko senidetzeak 24 urte bete ditu aurten eta egun osoko egitaraua prestatu dute maiatzaren 27rako Adunan.

Aduna, Asteasu, Zizurkil eta Amasa-Villabonako udalek antolatuko dute maiatzaren 27ko festa.

Hau da egitaraua:

12:00. Adunako udaletxean harrera instituzionala.

13:00. Harrera herrikoia Adunako plazan.

14:00. Bazkari herrikoia. (Txartelak ohiko lekuetan salgai maiatzaren 25 arte, gazteentzako 10 euroan eta helduentzako 15 euroan). 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!