Berritsu irratiaren emanaldia ostiralean

Ataria 2017ko maiatzaren 17a

Ostiralean, maiatzak 19, emanaldi berezia izango da 14:45etik 16:00etara.

Adunako herri eskolak Berritsu irratia martxan dauka, 98.2 fm frekuentzian. 

Eskolan kultur aniztasuna lantzen ari direnez, emanaldi honetan Gotzone Suarez, Omar eta Mohamed elkarrizketatu dituzte. Bestalde atal hauek izango ditu irratsaioak: sarrera, elkarrizketa, disko eskaintza, english corner, lehiaketa, bertsoak eta agurra.

Entzule guztiak gonbidatuak daude elkarrizketa eta lehiaketan zuzenean parte hartzera telefono bidez, 943 69 29 49 telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!