Aimar Irigoien irabazle Gorostidi Harriaren XI. txapelketan

Irati Saizar Artola 2017ko apirilaren 30a

Zortzi harri-jasotzailek hartu dute parte Adunako pilotalekuan jokatu den Gorostidi Harriaren XI. txapelketan. Aimar irigoienek irabazi du. 

Muxkil Elkarteak 11. aldiz antolatu du txapelketa, udalaren laguntzaz. Aurten, punta-puntako harri-jasotzaileak aritu dira: Aimar Irigoien, Jokin Eizmendi, Guzta, Iban Ugartemendia, Joseba Ostolaza, Aimar Galarraga, Izeta III.a eta Izeta IV.a. 

Harri-jasotzaile bakoitzak bi jasoaldi eman behar izan dizkie bost harriri, 10 minutuko txandan. Errezildarrak 1'47'' behar izan ditu eta bigarrenari, Jokin Eizmendiri, 1'19'' aterata. 

Sailkapena: 

  1. Aimar irigoien 1'47''
  2. Jokin Eizmendi 3'06''
  3. Aimar Galarraga 4'05''
  4. Joseba Ostolaza 4'07''
  5. Izeta IV 4'31''
  6. Izeta III 4'33''
  7. Iban Ugartemendia 5'26''
  8. Guzta 5'48''

Txapelketaren ondoren, 185 kiloko zilindro zaharra esku bakarrez jasotzeko aukera izan da, baina, inor ez da proba egitera ausartu. Iñaki Gorostidik bere garaian 77 kilo zituela egin zuen erronka hori eta orain arte ez du inork jaso Adunan harri hori esku bakarrez. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!