Gurasoekin bilera egingo dute Adunan

Ataria 2017ko apirilaren 27a

Maiatzaren 9an, 17:45ean Adunako liburutegian bilera egingo dute.

2016-2017 ikasturtean haurrei zuzenduriko ikastaroen balorazioa egingo da eta udalekuak eta ludotekak izango dira hizpide. Udaleku itxiak egingo dira 12 eta 17 urte bitartekoentzat eta hori ere izango dute hizpide Adunako gurasoekin. Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du bilera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!