Korrika 20 -2017-

Korrika Eguna Adunan

Irati Saizar Artola 2017ko martxoaren 26a

Korrika laster abiatuko den honetan, egun osoko egitaraua antolatu dute Adunan. Pintxo eta sagardoarekin hasi eta bertso bazkariarekin amaituko dute eguna.

12:00ak aldera elkartu dira herritarrak plazan II. pintxo lehiaketarako. Jarraian, egindako pintxoak dastatu eta sagardo dastaketa ere egin dute. Bertso bazkaria zuten ondoren, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal bertsolariekin. Menua honakoa izan dute: paella, entsalada, txekor saiheskia eta flana izozkiarekin. 

Eguna horrekin amaitzen den arren, Korrikaren aldeko festa ez da amaitu. Hilaren 31n, ostiralean, Loatzo musika eskolakoek saxofoi audizioa eskainiko dute Adunako elizan eta apirilaren 4ean, asteartean, eskusoinu audizioa izango da Adunako kultur aretoan, Loatzo musika eskolak eskainia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!