Udaberriko lehen erromeria, Adunan

Ataria 2017ko martxoaren 22a

Apirilaren 1ean, larunbata, 18:00etan, AIKO Taldeak bere udaberriko lehen erromeria antolatuko du Adunako plazan.

Eguraldiak laguntzen badu, taldeak, Bilbotik, Durangotik, Errenteriatik eta Donostiatik, besteak beste, berariaz joandako dantzazaleak elkartuko ditu Adunako eta inguruetako biztanleekin, betidaniko “herriko” jaien zaporea izango duen jai egunaz gozatzeko.

150 pertsona inguru goizetik elkartuko dira herriko Aburuza sagardotegian egingo den bazkari herrikoian, eta ondoren erromeria egingo da herriko plazan, Aiko Taldeko musikariekin eta dantza maisuekin. Eguraldiak ez badu laguntzen, erromeria sagardotegiko bertako instalazioetan ospatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!