Txoribox tailerra egingo dute

Ataria 2017ko martxoaren 8a

Aranzadi zientzia elkartearen eskutik egingo dute, martxoaren 14an eta 15ean eta habia kutxak eraiki eta kokatzeko tailerra antolatu du Adunako Udalak.

Bi arratsaldeetan zehar herriko hegaztiei haien babesa eta ugalketa erraztera zuzendutako kutxak sortzen ikasteko ikastaro teoriko-praktikoa izango da eta herritar orori irekitakoa.

Udaletxeko kultur aretoan izango da bi egunetan, astearte eta asteazkenean, 16:00etatik 18:00etara. Erabilitako tetrabrik bat eraman beharko da etxetik tailerrean parte hartzeko.

Izen emateak, martxoaren 10a baino lehen egin beharko da korreo bat idatzita udala@aduna.eus helbidera edo 943 69 25 71 telefonora.

Txoribox tailerren baitan udalak beste bat antolatuko du ekainaren 6rako. Tailer horretan herritarrek hegaztientzako jantokiak eraikitzen ikasteko aukera izango dute

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!