Herri batzarra egingo dute martxoaren 16an

Ataria 2017ko martxoaren 8a

Kultur aretoan, 19:00etan, herri batzarra antolatu du Adunako Udalak.

Hauxe da gai zerrenda:

-2013 - 2020 epealdirako Plan Estrategikoaren 2017ko jarduera nagusien aurreikuspena.

-2017ra begira udalak aurreikusi dituen inbertsioei buruzko azalpenak eta herritarren ekarpenak jasotzeko aukera. Bertan hurrengo urteetan egin daitezkeen inbertsioez aritu eta eztabaidatuko da.

-Udalak Txantxaneko lokal komertziala erosi du. Horren informazioa eman eta lokalaren erabileraren inguruan eztabaidatuko da.

Bileran hitz egingo diren gaiei buruzko zalantzarik izanez gero, udaletxera dei dezakezu (943 69 25 71) edo posta elektroniko bat bidal dezakezu udala@aduna.eus helbidera.

Udalari garrantzitsua iruditzen zaio herritarren parte hartzea etorkizunean emango diren pausoak definitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!