Korrika 20 -2017-

Martxoaren 26an Korrika eguna Adunan

Ataria 2017ko martxoaren 8a

Korrika 20 badatorrela eta, berotzen joateko eguna antolatu dute Adunan, martxoaren 26an, igandearekin.

Egitarau oparoa prestatu dute:

-Martxoak 26, igandea

12:00. Bigarren pintxo lehiaketa sagardo dastaketa egingo dira eta 14:00etan bertso bazkaria Oihana Iguaran eta Unai Mendizabalekin.

Aurrez tiketak hartzeko martxoaren 22 da azken eguna, Uztartza aterpetxean. Helduek 25 euroan izango dituzte eta 14 urtetik beherakoak 8 euroan.

-Martxoak 31, ostirala

18:30. Adunako elizan Loatzo musika eskolaren eskutik saxofoi audizioa.

-Apirilak 4, asteartea

18:00. Loatzo musika eskolaren eskutik, eskusoinu audizioa Adunako kultur aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!