Aiztondo Klasika aurten Adunatik aterako da

Ataria 2017ko martxoaren 3a

Aurten lasterketa Adunatik aterako da eta aparkamenduetan horrek eragina izango du, lasterketako kotxeak eta taldeen furgonetak bertara joango direlako.

Etxeberri baserritik Uztartzako parkingeraino eta hemendik Amalkor kaleko gas deposituraino libre utzi beharko dira aparkamendu guztiak, larunbat gauerako edo asko jota igandeko goizeko 07:00etarako. Goizeko 11:00etarako egoera normalera bueltatuko dira aparkamendu guztiak.

Bide batez esateko, Aiztondo Klasika probari 10:00etan emango zaio hasiera eta gero ere beste hainbat alditan pasako da herritik. Hona hemen gutxi gora beherako ordutegia: 10:00, 11:27, 11:49, 12:10, 12:31, 12:51 eta 13:19.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!