Emakumeen Nazioarteko Eguna 2017

Emakumeen Nazioarteko Eguna Adunan

Ataria 2017ko martxoaren 3a

Hiru ekimen antolatu dituzte Adunan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Hona hemen egitaraua:

Martxoaren 7an, asteartea, 18:00etan maitasun osasuntsuaren inguruko tailerra eskainiko dute, "harremanak eta maitasun erromantikoa" izenburuarekin eskainiko dute saioa kultur aretoan.

Martxoaren 9an, osteguna, Loreak filma eskainiko dute kultur aretoan, 18:30tik aurrera. Maia Ansa ariko da filmaren ondorengo solasaldia dinamizatzen.

Amaitzeko, larunbatean, martxoak 11, Aburuza sagardotegian 21:00etan afaria egingo dute Adunako emakumeek. Sagardotegiko menua izango da 25 euroan eta bertara joateko txartelak udaletxean izango dira salgai martxoaren 6ra arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!