Elkarretaratzea Nekane Txapartegiri babesa emateko

Ataria 2017ko otsailaren 6a

Nekane Libre plataformak deituta elkarretaratzea egingo da gaur Adunako plazan, 19:00etan. Suitzan preso duten Nekane Txapartegiri elkartasuna adierazi eta argazkia aterako dute.

Suitzako gobernuak espetxean du asteasuarra azken 10 hilabete hauetan eta bere alabarengatik banatuta. Espainiara estraditatzeko erabakiaren zain dago eta horren aurka egiteko 1999an Guardia Zibilak egin zizkion torturen frogak aurkeztu ditu. Nazioarteko adituek ere sinesgarritasuna eman diote salaketari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!