Korrika batzordea osatzeko deialdia egin dute Adunan

Ataria 2017ko urtarrilaren 20a

Urtarrilaren 23an, datorren astelehenean, Korrika batzordeko lehen bilera egingo dute 18:00etan, Adunako Kultur Aretoan. 

Lasterketan parte hartzen duten eragileei eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete. Korrika apirilaren 4an pasako da Adunatik, 10:00ak aldera; handik, Andoainera joango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!