Besteak beste, soka-zirku ikuskizuna izango da, Sokak izenarekin. Memphis Mafia taldeak rock and roll kontzertua eskainiko du. Musika eta malabareak nahastuko ditu Fuman musicoloco-k eta Izarretan dantzan emanaldia ere izango da. Saioa borobiltzeko Amaia kantaria ariko da.
Fermin Sanlesek aurkeztuko du saioa eta sarreran, zazpi euroko laguntza eskatuko dute.