Garagardoa eta kantua, eguna hasteko

Ataria 2016ko azaroaren 19a

Kantujirakoek egin dute saioaren une bat.

Adunako kultur astearen gaurko eguna hasteko, batetik garagardoa egiten aritu dira Txulobi elkartean, eta bestetik, Aiztondoko Kantujira taldekoek herriko txokoak girotu dituzte.

Joxe Mari Sardon billabonatarra aritu zaie Txulobi elkartean bildutakoei garagardoa nola egin erakusten, eta, besteak beste, berak egindako garagardoak dastatu dituzte. Goizean zehar Aduna izena jarri dioten garagardoa egiten aritu dira eta hemendik denbora batera, sortutako edaria dastatzeko bilduko dira berriro elkartean.

Kantujirakoek Uztartzan hamaiketakoa egin ondoren, euskal abestiez girotu dute herria. Ondoren, Uztartzan egingo dute bazkaria, eta ziur ez dela abestirik faltako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!