Adunako kultur astearen egitaraua

Ataria 2016ko azaroaren 17a

KULTUR ASTEA 2016

AZAROAK 17, GAUR

16:00 -19:00. Erakusketa herriko plazan eta frontoian. Energia Azoka: Usurbilgo Lanbide-eskola eta Tolosaldea Garatzenen eskutik, energia eraginkortasunari eta energia berriztagarriei buruzkoa gertutik ezagutzeko aukera izango da.

19:30. Hitzaldia: Aiztondoko maskarada. Kepa Fernandez de Larrinoa eta Johanes Etxebeste ariko dira hizketan, kultur aretoan.

AZAROAK 18, OSTIRALA

19:00. Elordi plazako lokalean, Behibis konpainiaren eskutik, Den dena niretzat antzerki lana.

21:00. Txulobi elkartean, Euskal Herriko mus txapelketaren barruko Adunako kanporaketa.

AZAROAK 19, LARUNBATA

09:00 - 14:00. Garagardoa nola egin ikasteko ikastaroa Joxe Mari Sardon adituarekin, Txulobi elkartean.

12:30. Aiztondoko kantu-jiraren emanaldia.

15:30. Ume jolasak: puzgarriak, zezen mekanikoa... frontoian.

Ondoren. Txokolate jate erraldoia.

22:00. Elizan Bitartean bidean musika emanaldia.

AZAROAK 20, IGANDEA

09:30. Uztartzako aparkalekutik autobusa aterako da.

10:00. Oiartzungo herri musikaren txokora bisita.

12:00. Astigarragako sagardoaren etxea museora bisita eta dastaketa.

14:00. Bazkaria Iretza sagardotegian.

17:00. Buelta Adunara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!