Hondakinen eta aparkalekuen ordenantza berriei buruzko herri batzarra

Ataria 2016ko urriaren 11

Asteartean, urriaren 18an, kultur aretoan bilduko dira adunarrak 19:00etan, bi ordenantza berrien lanketaz hitz egiteko

Aspaldian dabil Adunako Udala hondakinen eta aparkalekuen ordenantza berriak lantzen.

Alde batetik, dagoeneko martxan duten hondakinen bilketa sistema eta hondakinen zerikusia duten beste eremu batzuk arautzen dituena (obra hondakinak, hondakin arriskutsuak, isurketa ilegalak...).

Bestetik, eta aparkalekuekin egoten diren arazoak ikusita, aparkaleku eta eremu publikoen erabilerarako ordenantza onartzeko asmotan da udala.

Orain arte landu denaren zirriborroak aurkeztu eta beraien funtsa azalduko dute astearteko batzarrean. Horrekin batera, herritarren iritzia, proposamenak eta iradokizunak jaso nahi dituzte ordenantza hauetan txertatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!