Obra ezberdinak burutzen ari dira herriko bideetan

Ataria 2016ko irailaren 20a

Hurrengo aste eta hilabeteetan obra ezberdinak egingo dira Adunan.

Alde batetik ur hoditeria aldatuko da. Eliza ondoko depositotik Andretegi, Artolaenea eta Apakintzariano hoditeria berrituko da. Trafikoari dagokionez, Apakintzatik Artolaeneraino eragingo du. Aste batzuetan zehar luzatuko da obra eta errepidea moztuta egon daiteke lan orduetan. Eskatzen da bide alternatiboak erabiltzea.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak Bentako errepidearen zabaltze lanei ekingo die. Honekin batera, Sorabillatik datorren bidegorria luzatuko da Benta pareraino. Obra honek urte bukaera arte iraungo du, gutxi gora behera.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!