Ama Birjin jaiak 2016

Kuadrilla ugari, herri bat

Andoni Uzkudun 2016ko abuztuaren 14a

Jende mordoa bildu da Adunako frontoian kuadrila arteko bazkaria ospatzeko. Kolore guztietako kamiseta ezberdinak ikusi zitezkeen eta giro bikaina nagusitu da. Bazkaldu ondoren, The Joselontxo's txaranga arituko da herria alaitzen.

Hemen gaur eta biharko egitaraua:

ABUZTUAK 14, IGANDEA

KUADRILLEN EGUNA

14:00. Kuadrillen arteko bazkaria.

Arratsaldean. The Joselontxo's txaranga.

20:00. Ogitartekoak.

Ondoren. La Jodedera musika taldea.

 

ABUZTUAK 15, ASTELEHENA

AMA BIRJIN EGUNA

07:00. Diana.

11:00. Meza nagusia.

12:00. Umeen dantza.

12:30. Axeri-dantza.

18:00. Pilota partidak.

Ondoren. Bide batez musika taldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!