Unipapel

Unipapel ez ixteko eskaera kalera

Maier Ugartemendia 2016ko ekainaren 10a

Irudian, gaur Tolosan egin duten manifestazioko une bat.

Unipapeleko langileek deituta manifestazioa egin dute gaur Tolosako kaleetan grebarekin jarraitzen duten bitartean.

Ekainaren 1etik daude Adunako Unipapeleko langileak greban. Orduan, Aurora Berasategik, ELAko ordezkariak, eta LABeko Pello De la Cruzek adierazi zuten, "zentzugabekeria" zen lanean jarraitzea. Asteartera bitarte gutxienez greban jarraituko dute langileek. Izan ere, datorren astearterako deitu du enpresa jabeak hurrengo bilera. Hala ere, azken bilera Madrilen izan zutenez, Unipapeleko hiru lantegietako ordezkariek tarteko toki batean egitea eskatu dute; «bestela ez gara joango».

Gaur euren aldarria kalera atera dute hainbat eragileren babesarekin batera, eta "Unipapel ez itxi!" izan da behin eta berriz errepikatu duten oihua.

Hamazazpi langile bota eta gainerakoak aldi baterako erregulazioan utziko dituela iragarri zuen maiatzean Springwaterrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!