Aburuza, hirugarren Gipuzkoako Sagardo Lehiaketan

Ataria 2016ko ekainaren 6a

Argazkia: Aiurri

Andoaingo Gaztañaga sagardotegia izan da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sagardo Lehiaketaren 15. edizioaren irabazlea. 

Inoizko parte-hartzerik handiena izan du Gipuzkoako Sagardo txapelketak: 18 udalerritako 39 sagardotegik eman zuten izena, eta larunbateko finalean 6 sagardotegik parte hartu zuten: Adunako Aburuzaz gain, Akarregi, Alorrenea, Altzueta, Gaztañaga eta Izeta.

Fraisoroko dastagunean ikasi eta diplomadun diren dastatzaileek osatutako epaimahaiak aukeratu zuen irabazlea. Hau izan da epaimahaiaren emaitzaren araberako sailkapena:

Gaztañaga sagardotegia: 74 punturekin.
Altzueta sagardotegia: 70 punturekin.
Aburuza sagardotegia: 65 punturekin.

Aurtengo lehiaketako sagardogile irabazleak 3.000 euro eta txapela eskuratu ditu. Bigarren sailkatuak 1.500 euro, eta hirugarrenak, berriz, 1.000 euro. Lehen hiru irabazleek eskala ezberdinetara egina dagoen Donostiako Bidarte baserriko “Garralea edo karreto barrika” ezagunaren erreplika bat eskuratu dute. 

Lehiaketako parte-hartzaileen sagardotegietako kupeletatik edo barriketatik hartu ziren laginak, eta horiek Fraisoroko laborategian aztertu zituzten. Aurtengo sagardoetan 15 parametro neurtu dira, baina analitika fasean lau bakarrik hartu dira kontuan: azidotasun lurrunkorra, azukrerik gabeko guztirako estraktu lehorra, metanola eta glukosa-fruktosa.

Sagardotegi bakoitzak aukeratzen zuen zein upeletatik hartu behar zen sagardoa eta bakoitzetik hamahiruna botila hartu ziren. Apirilean jaso ziren botila horietatik bina Aldundiko Fraisoro laborategira bidali ziren aztertzera. Etiketa berdinak jartzen zaizkie botila horiei dastatze fasean identifikatuak izan ez daitezen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!