Aimar Irigoien txapeldun Gorostidi harriaren X. txapelketan

Andoni Uzkudun 2016ko apirilaren 24a

Frontoia jendez lepo bete da, Gorostidi harriaren X. txapelketa ikusteko. Hamar harri jasotzaile aritu dira lanean eta Aimar Irigoien izan da bost harriak bi aldiz altxatzen lehena. 

Aimar Irigoienekin batera, Ostolaza, Urrutia, Ugartemendia, Kortaberri, Galarraga, Izeta IV.a, Telleria, Izeta III.a eta Eizmendi aritu dira. Bost harri altxa behar izan dituzte, txikiena, baina zailtasun handikoa, 139 kiloko pisuarekin. Handienak berriz, 175 kilo.

Amaiera-arte lehia ikaragarria izan da Jokin Eizmendi eta Aimar Irigoienen artean. Aimarrek bigarren egin ditu bere lanak eta marka ederra jarri du 2:25-eko denborarekin. Jokin Eizmendi berriz, hamargarren burutu ditu bere lanak eta segundo bakar batengatik geratu da bigarren. Arratsaldeko albiste txarra, Josetxo Urrutiak eman du 139 kiloko harriarekin lanean ari zenean, izterrean zaintiratua sentitu eta utzi egin behar izan du.

Bestalde, Gorostidi Harriaren barruan erronka berezi bat izaten da, orain arte inork egin ez duena: esku bakarrarekin 185 kiloko zilindro zaharra jasotzea. Gorostidik 77 kilo zituela lortu zuen marka izugarri hori.

SAILKAPENA

 

1 AIMAR IRIGOIEN             2, 25MIN

2 JOKIN EIZMENDI           2,26 MIN

3 JOSEBA OSTOLAZA         3,59MIN

4 AIMAR GALARRAGA         4,44MIN

5 IBAN UGARTEMENDIA      4,52 MIN

6 IZETA III                       4,59 MIN

7 KORTABERRI                  6,01 MIN

8 URTZI TELLERIA              6,03 MIN

9 IZETA IV                        7,09MIN

10 JOSETXO URRUTIA           ---   

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!