Adunako kultur asteko ekimen jendetsuak

Ataria 2015eko azaroaren 21a

Azken txanpan sartu da Adunako kultur astea. Kontserba ikastaroa, kantu jira herrikoia, Euskal Herriko Mus txapelketako kanporaketa eta ume jolasak izan dituzte

Gaur, haurrentzako herri kirolak nola egin erakusteko ikastaroa eskaini du Iñaki Gorostidi adunarrak. Berak prestatuko gezurrezko harriak eta txingak erabili dituzte umeek. Gorostidik berak eman dizkigu xehetasunak:

Bihar izango dute, kultur astearen azken eguna. Goizeko 09:30ean herriko plazatik mendi martxa aterako da Atxulondoko burdinolara. Arratsaldez, 16:00etan Irrien Lagunak ariko dira eta Euskararen taupadak lana eskainiko dute. Ondoren txokolatada erraldoia eskainiko dute.

Aurtengo kultur astea bukatzeko, bihar 18:00etan barrikotea, pintxoak eta gaztain erreak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!