Tabernaren babesa topatu dute kantuan aritzeko

Ataria 2015eko azaroaren 21a

Adunako kultur astearen barruan kantu jira saioa izan da goizean zehar. Dozena bat lagun bildu dira Alkiza, Zizurkil, Asteasu eta Aduna bertatik. Eguraldi txarra medio, Uztartzan ekin diote kantuari

Asteartero Asteasun bildu ohi da kantu jira taldea entsegutarako. Eskualdean izaten diren okasioak baliatzen dituzte kanturako eta gaur Adunako kultur astearen barruan saioa eskaini dute.

Uztartzan hamaiketakoa egin eta herrian zehar kantuan aritu ondoren, bazkaritara bildu dira kantu jirako kideak. Bazkalostean ere arituko dira eztarriak berotuta.

Hau goizean goiz TOLOSALDEKO ATARIAri eskaini diotena:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!