Juan Kruz Igerabide: "Zahartzaroari buruzko gogoeta egiten dut poemetan"

Ataria 2015eko azaroaren 18a

Juan Kruz Igerabide idazle adunarrak, Lainoak janez poema liburua kaleratu du Erein argitaletxearekin.

Azken sei urteetan landutako poemak jaso ditu liburuan Igerabidek. Zahartzaroaren inguruko gogoeta egin du, "bizitzaren ikuspegi bat da, lainoa janez, zahartzaroari itxaroten zaudela gogoetaren sinboloa da".

Durangoko euskal disko eta liburu azokan izango da salgai poema liburua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!