Eskola Txikien koordinakundeak eta baita Ner Groupeko ordezkariek ere lehenik eta behin eskerrak eman dizkiete bertaratu diren guztiei. Ner Groupek egindako eskariari erantzunez, duela hiru urte hasi ziren egun hau antolatzen elkarlanean. Gogora ekarri dituzte, Zerain eta Ereñotzun bizitako esperientzia politak ere.
11:00etarako elkartu dira, eta basorako bidea hartu dute guztiek tipi-tapa.
Eskola txikiak, landa ingurua ordezkatzen dutenak direla adierazi dute, eta besteak beste, basoak zaintzea dagokiela. Eta eskola txikien helburuen artean dituztela nabarmendu dute, "elkarlana, gertutasuna, lankidetza eta kooperazioa", eta gaurko egunarekin guzti horri forma eman nahi izan diote, guraso eta haurrekin bultzatuz. Basozaina ere bertan izan da, eta bertako basoen garrantzia nabarmendu nahi izan du, eta batez ere bertako zuhaitzekin osatutako basoena. Hori dela eta, eskola txikietako ikasleek, gurasoen laguntzarekin, bertako haritzak landatu dituzte.
Eta eguna borobiltzeko hamaiketako, kantua eta jokoak izan dituzte.