Ikasturtea hastearekin batera, arte eszenikoen topaleku den Asvineneak denboraldia zabalduko du.
«Musikaz, kolorez eta dibertsioz beteta» omen dator gaur gauerako prestatu duten Kbareta.
Antolatzaileek azaldu dutenez, tela akrobatikoak, kapoeira, dantza garaikidea eta txotxongiloak ikusteko aukera izango da ikuskizunean. Horrekin batera, jazz kontzertua ere izango da gerturatzen diren guztientzat.
Adunako Zubitxiki poligonoan du egoitza Asvineneak eta gaur, 22:00etan abiatuko dute bertan Kbareta. Sarrera-laguntzak bost euro balioko du.