Adunako jaiak 2015

Kuadrillen Eguna ospatuz bukatu dituzte festak Adunan

Ataria 2015eko abuztuaren 19a

Kuadrillen eguna ospatu dute Adunan jaien azken egunean. 250 lagun baino gehiago bildu dira frontoian egindako herri bazkarian.

Urtero kuadrilla batek izaten du bazkaria prestatzeko ardura eta aurten arto bixarrakekoei egokitu zaie. Goizeko bederatzietan hasi dira menua prestatzen: patea, entsalada, indioilo gisatua eta postrerako, gozoa. 

80 kilo indioilo, 25 kilo patata, bospasei litro olio, berdura mordoa eta aitortu nahi izan ez duten osagai sekreturen bat ere jarri diote gisatuari.

"Guk geronek egitea da kontua, herrian bertan, beste inorri eskatzen ibili gabe. Giro onean, elkarri lagunduz, bazkari polita osatzen dugu urtero", aipatu du arto bixarrak kuadrillako kide batek.

Festa nahi adina luzateko aukera izango dute gaur Adunan, Andra Mari festen azken egunean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!