Adunako jaiak 2015

Axeri dantza gaur Adunan

Ataria 2015eko abuztuaren 15a

Goizeko 12etan, umeen dantzaz gozatzeko aukera egon da eta ondoren, Axeri dantza eskaini dute Adunako herritarrek. Jende asko gerturatu da bertara eta ikuskizun polit bat ikusteko aukera izan dute.

Hemen datozen egunetako egitaraua:

ABUZTUAK 15, LARUNBATA
07:00. Diana.
11:00. Meza nagusia. 
12:00. Umeen dantza.
12:30. Axeri-dantza.
18:00. Pilota jaialdia: 
P. Labaka - Erostarbe eta E. Labaka-Aizpuru
Lizaso-Gorrotxategi eta Arrieta-Erreka
22:30. Mikel Urdangarin abeslariaren kontzertua elizan.

ABUZTUAK 16, IGANDEA
KUADRILLEN EGUNA
14:00. Kuadrillen bazkaria.
Arratsaldean. The Joselontxo’s txaranga. 
21:00. Bokadiloak. 
Ondoren. Xabi Dantzaleku DJa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!