Trans-Ernio Pilota Txapelketako benjamin, alebin, infantil eta kadete mailako eskuz binakako finalak izan ziren atzo, jaien barruan, eta jende asko gerturatu zen pilota jaialdia ikustera.
Neskak palaz aritu dira txapelketan eta Irati Oronoz-Nahia Aburuza eta Leire Zubeldia-Lorea Zabala bikoteak izan ziren finalean, bigarrenek irabazi zuten, 06-16.
Eskuz benjaminak Zabala-Ormaetxea eta Otegi-Rojas izan ziren eta 06-16 bukatu zen lehia.
Alebinetan Irribarria-Zubizarreta eta Sein-Aburuzak jokatu zuten finala eta 09-16 amaitu zen partida.
Infantiletan Aranbarri-Salegi eta Argote-Arruabarrena izan ziren finalistak, 18-15 izan zen emaitza.
Eta Kadeteetan Ruiz de Larramendi-Miguez eta Zabala-Zubeldiak 16-22 egin zuten.
Egitaraua:
ABUZTUAK 9, IGANDEA
TXEKOR JATE EGUNA
11:00. Herri krosa.
12:00. Sagardo dastaketa.
14:00. Txekor jateko bazkaria.
Arratsaldean. Ezten Giro musika taldea.
21:00. Txekor jateko afaria.
Ondoren. Ezten Giro musika taldea.
ABUZTUAK 13, OSTEGUNA
Arratsaldean. Futbol partidak.
20:00. Txupinazoa.
Ondoren. Triki-poteoa.
21:00. Herri-afaria.
Ondoren. Ingoaldeu? musika taldea.
ABUZTUAK 14, OSTIRALA, UMEEN EGUNA
11:00-13:30. Puzgarriak eta jolasak.
14:00. Umeen bazkaria.
15:00-18:00. Puzgarriak eta jolasak.
22:30. Bide batez musika taldea.
ABUZTUAK 15, LARUNBATA
07:00. Diana.
11:00. Meza nagusia.
12:00. Umeen dantza.
12:30. Axeri-dantza.
18:00. Pilota jaialdia:
P. Labaka - Erostarbe eta E. Labaka-Aizpuru
Lizaso-Gorrotxategi eta Arrieta-Erreka
22:30. Mikel Urdangarin abeslariaren kontzertua elizan.
ABUZTUAK 16, IGANDEA
KUADRILLEN EGUNA
14:00. Kuadrillen bazkaria.
Arratsaldean. The Joselontxo’s txaranga.
21:00. Bokadiloak.
Ondoren. Xabi Dantzaleku DJa.