Hauexek dira lehiaketaren oinarriak:
- Gaia: Aduna festa giroan
- Estiloa: argazkia edo marrazkia
- Gutxieneko neurria: DIN A4
- Agertu beharreko testua: Adunako Jaiak 2015. Abuztuak 8, 9, 13, 14, 15 eta 16
Argazki edo marrazkiak gutun-azal itxian aurkeztu beharko dira Udaletxean, izen-abizenak, adina eta telefonoa gutuna-zalean idatziz, edo adunakojaiak@gmail.com helbidera bidaliz.
Hiru mailatan banatu dute lehiaketa:
- 5 urtetik behera
- 6 urtetik 12 urtera
- 13 urtetik gorakoak
Maila bakoitzeko lan sarituekin, aurtengo jaien egitaraua osatuko da.