Hain justu, eskolaren eta kirol pistaren artean jarri dute eskolako baratza. Udaleko langileek itxitura bat prestatu dute ikastetxeko ikasleek bertan lan egin dezaten. Guraso Elkartea eta eskola arduratuko dira baratzea zaintzeaz. Toki berean, konpostaje gune berria kokatuko dute. Egurrezko etxola bat prestatzen ari dira bertan jartzeko.