Mugikortasunaren gaia landu dute Adunako eskolako ikasleek

Ataria 2015eko ekainaren 1a

 6 1433173593933
 16 1433173604270
 21 1433173609948
 1 1433173587017
 2 1433173588477
 3 1433173590000
 4 1433173591184
 5 1433173592610
 7 1433173595028
 8 1433173596236
 9 1433173597186
 10 1433173598002
 11 1433173599198
 12 1433173600064
 13 1433173600966
 14 1433173602154
 15 1433173603391
 17 1433173605492
 18 1433173606552
 19 1433173607938
 20 1433173608952

Mugikortasuna eta energiaren gaia landu dute aurten Eskola Agenda 21 ekimenaren barruan. Adunako ikasleek lanketa herriko plazan egin dute. Kontzientziazio kanpaina jarri dute martxan eta udal ordezkariei atera dituzten ondorioak jakinarazi dizkiete.

Aurten Eskola Agenda 21aren barruan mugikortasuna eta energiaz egin dute gogoeta. Autoaren gehiegizko erabilpenak sortzen dituen arazoak landu eta horren aurrean zein irtenbide dauden aztertu dute ikasleek. «Egia da, hemen Adunan arazo handiegirik ez dagoela trafikoarekin baina beste herrietara mugitzeko kotxea erabiltzen da; beharrik gabe askotan». Horrela aipatu du Oihana Orkolaga, Tolosako Ingurumen Zentroko arduradunak.

Adunako eskolako ikasle batek ere horrela aitortu digu: «ni herrian bizikletan edo oinez ibiltzen naiz. Ile moztera edo zerbait erostera jaisten naiz Villabonara eta kasu horietan gurasoekin kotxez joaten naiz». Atzo eta Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako saioan, mugitzeko beste modu batzuk proposatu zituzten ikasleek: patinez edo bizikletaz ibiltzea eta herri batetik bestera oinez joatea izan ziren aipatuenak. «Nik badut Mugi txartela eta batez ere, Donostiara joaten naizenean erabiltzen dut» aipatu du Adunako ikasleak. «Anaia ni baina hiru urte zaharragoa da eta arraunean ibiltzen da. Oinez jaisten da Villabonara eta handik autobusa hartzen du Tolosara joateko».

Adunako umeek kontzientziazio kanpaina txiki bat bultzatu dute herrian. Auzokide eta familiakoen artean txarteltxoak banatzeko asmoa dute. Atzo goizean apaindu zituzten herriko plazan: nik CO2 ez, bihar ere oinez, nik maite dut bizikleta... leloekin osatutako txarteltxoak dira eta haiei beren mezu propioak gehitu dizkiete. Harridura ikurren artean irakurri zitekeen, adibidez: «utzi kotxea eta hasi oinez ibiltzen».

Behin lanketa hori eginda, udal aretoan ikasitakoa udal ordezkariei erakutsi zieten ikasleek. Josu Amilibia alkateak azkeneko urteetan mugikortasunaren arloan herrian aurrera eraman dituzten proiektuak azaldu zituen: «Villabonara jaisten den bidea berritu eta espaloia jarri dugu. Horrela, oinez ibiltzera bultzatu nahi ditugu herritarrak». Foru Aldundiarekin batera, garraio publiko sistema berria jarri da Adunan. «Lehen baino ordutegi eta maiztasun gehiagorekin ibiltzen dira autobusak».

Beste hainbat neurri ere hartu ditu Adunako Udalak. Industriagunean, esate baterako, farolak aldatu dira energiaren kontsumoa murrizteko. Azken urteetan ere, herriko erdigunetik ibilgailuen trafikoa kendu eta oinezkoentzako egokitu dute. Amilibiaren ustez, «oso polita dago herria eta erasoa da umeentzako, baina badu artifizialtasun puntu bat. Saiatuko gara datozen urteetan herrian gelditzen diren gune berdeak egokitzen. Uztartza atzeko soro horretan aisialdirako parke bat jarri nahi dugu herritarrak lasai egon ahal izan daitezen».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!