Hauteskundeak 2015. Emaitzak

EH Bilduk irabazi du Adunan

Ataria 2015eko maiatzaren 24a

Josu Amilibia izango da Adunako alkatea hurrengo legealdian, EH Bilduk 205 boto lortu ondoren. PPk 8 boto lortu ditu, eta beste 28 zuriak izan dira.

2011ko udal hauteskundeetan PP soilik aurkeztu zen, baina ez zuen %5a lortu. Ondorioz, aurreko legealdiko udal taldeak funtziotan jarraitu zuen. Gerora, zinegotzi zen Josu Amilibiak hartu zuen alkatetza. Emaitzak «onak» zirela adierazi zuen atzo Amilibiak. Herritarrek osatutako zerrenda bakarra izan arren, bozken «portzentajea handia» lortu zutela eta «pozik» zegoen emaitzarekin.

Gauzak honela, datozen lau urteetan ere «lanean» jarraituko dutela adierazi zuen. Aurreko bideari jarraituz, «parte hartzea sustatu nahi duen udal moduan sakontzen» jarraituko dutela adierazi zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!