Momentuko harri jasotzaile onenak

Asier Imaz 2015eko apirilaren 17a

Igande arratsaldean herri kirol mundua Adunara begira egongo da. Bertan, Muskil Elkarteak harri jasotzaile jaialdi bikaina antolatu du. 

Gorostidi Harriaren bederatzigarren ediziorako izen zerrenda ederra bildu dute, punta puntako harri jasotzaileekin. Iñaki Gorostidiren izena darama txapelketa, eta adunarrak, faborito bezala Aimar Irigoien jotzen du. Horrez gain, Iban Ugartemendia hernialdearra bertan egongo dela aipatu behar da.


Lehenik, harri jasotzaile guztiak 155 kiloko harri zaharrarekin ariko dira, eta ondoren, nahi duenak, 185ekoarekin egin ahal izango du saiakera. Hain zuzen ere marka handia jarri zuen Iñaki Gorostidik harri horrekin. 77 kilo besterik ez zituela, esku bakarrarekin jaso zuen zilindro zaharra. Adunan, oraindik ez du inork harri hori jasotzerik lortu.

DATUAK
Gorostidi Harriaren IX. Txapelketa

Noiz. Apirilak 19, igandea.


Ordua. 18:00etan.


Non. Adunako frontoian.


Sarrera. Borondatea.


Harri jasotzaileak. Aimar Irigoien; Urtzi Telleria; Josetxo Urrutia; Jokin Eizmendi; Izeta III; Aimar Galarraga; Urpe; Jon Ander Maiza; Iban Ugartemendia eta Sebastian Martikorena.


Egin beharreko lana. 155 kiloko harri errektangular zaharrarekin 5 minutuko tanda bakarra harri jasotzaile bakoitzak.


Aukerako lana. 185 kiloko zilindro zaharra esku bakarrez jasotzen duenak saria izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!