Korrika Eguna, euskararen aldeko martxari ongietorria emateko

Jone Amonarriz 2015eko martxoaren 2a

Korrika iritsi aurretik eskualdeko hainbat herritan ari dira ekitaldiak antolatzen. Atzo bertan, Adunan, Korrika Eguna izan zuten. Eguna Gu Euskahaldunak Gara dokumentalaren emanaldiarekin hasi zuten, eta pintxo lehiaketa ere izan zuten. Eguna bazkari eder batekin amaitu zuten.

Bihar Tolosan, Inazio Agirre zenaren inguruko mahai ingurua egingo dute Tolosako Korrika Batzordeak antolatuta. 19:30ean izango da, kultur etxean, eta bertan Agirreren lanaren inguruan ariko dira Joxe Manuel Odriozola, Antton Izagirre eta Koldo Maiz. Izan ere, Agirre euskararen sustatzailea izan zen eta euskalgintzaren alde lanean aritu zen. Laskorain ikastolako sorreran aritu zen eta Tolosako Udalean zinegotzi izan zen 80ko hamarkadan. 2003. urterarte Donostiako Udalako Euskara Patronatuko zuzendaria izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!