Gizonezko bat atxilotu dute Adunan kamioi batean lapurtzeagatik

Ataria 2014ko abenduaren 22a

Uparan industriagunean aparkaturik zegoen kamioi batean lapurtzen ari zen unean harrapatu zuen Ertzaintzak atxilotutakoa. 50 urteko gizonezko bat da.

Gertakaria gaueko hamabiak aldera izan da. Ertzaintzaren presentzia nabaritzean, atxilotuak korrika alde egin eta gorde egin da. Ondoren, handik gertu aparkaturik zegoen auto batean sartu eta alde egiten saiatu da. Poliziek atzetik jarraitu diote, eta Villabonako kamioien aparkalekuaren inguruan atxilotu dute.

Atxilotuak lapurretan ari zela onartu badu ere, beste pertsona baten laguntzaz ari zela azaldu die ertzainei. Hau, ordea, ez dute atxilotzea lortu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!