Ipar poloa berotu dute, Adunan

Ataria 2014ko azaroaren 22a

Kultur astean murgilduta daude aste osoan adunarrak, eta gaur arratsaldean Jakin eta Jolas pailazoek hartu dute herriko pilotalekua. Ipar poloan bero, dantzatuz gero emanaldia eskaini diete bertaratu diren guztiei.

Adin guztientzako ekitaldiak izan dira, ordea, gaurkoan. Lehenik eta behin, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketarekin hasi dute arratsaldea. Antzerkiaren ostean, txokolate beroa banatu dute, eta jarraian, gaztainak, taloa,... izan dira sabela ondo betetzeko.

Bukatzeko Ez agara Palestinaz ari emanaldia izango da.

Bihar emango diote amaiera aurtengo kultur asteari. 12:00etan, ardo dastaketa komentatua, Arabako ardoekin, eta 14:00etan, Bazkari musikatua Uztartza jatetxean.

Aste guztian egon den Naziotasun erakusketa udaletxeko batzar aretoan egongo da ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!