Hastear da kultur astea

Erabiltzailearen aurpegia Igor Agirre 2014ko azaroaren 17a

Gaur hasiko dute kultur astea kirolei buruzko mahai inguruarekin.

Gaur arratsaldean hasiko dute Adunako kultur asteko egitaraua. Kirolaren inguruko solasaldia izan zen atzokoan eta Igotz Alkorta zizurkildarra izan zen mahai inguruaren moderatzailea. Saioan arraunaren, sokatiraren, duathloiaren eta emakumezkoen kirolaren inguruan mintzatuko dira mahaieko partaideak.

Igandera bitarte egunero ekitaldiren bat izango da Adunan eta hitzordu berri eta aipagarrienen artean dago ostiraleko mojito gaua. Aburuza sagardotegiko kafetegian izango da Mojito gaua La Jodedera-rekin.

Adunako kultur astea:

AZAROAK 17, ASTELEHENA
19:00, Kirolaren inguruko mahai ingurua Kultur Aretoan. Hizlariak:
-Estropadak: Xabier Zabala.
-Sokatira: Joxe Mari edo Imanol.
-Korrika, duathloia: Liher Etxeberria edo Mikel Ezeiza.
-Emakumeen kirola, pala: Olaia Zubeldia.
-Moderatzailea: Igotz Alkorta.

AZAROAK 18, ASTEARTEA
19:00. Turroi, mazapan eta bestelakoak egiten ikasteko ikastaroa. Aurretik eman behar da izena. Prezioa: 10 euro.

AZAROAK 19, ASTEAZKENA
17:30. Ipuin irakurketa haurrentzat, Bertsol haritza saioa Ibai Esoain bertsolariarekin.
19:00. Umeen erasoen inguruko hitzaldia Baikara taldekoen eskutik.

AZAROAK 20, OSTEGUNA
19:00. Hitzaldia: Adunan eta herri euskaldunetan euskaraz hitz egiten al da? Xabier Bengoetxea irakaslearen eskutik.

AZAROAK 21, OSTIRALA
18:00. Loatzo musika eskolako kideen Xexili kontzertua, plazan.
22:30. Mojito gaua La joderera taldearekin Aburuza sagardotegiko kafetegian.

AZAROAK 22, LARUNBATA
16:00. Euskal Herriko Mus txapelketa Txulobin.
16:30, Jakin eta Jolas pailazoen Ipar poloan bero, dantzatuz gero saioa pilotalekuan.
Jarraian. Txokolatada.
Ondoren. Barrikotea, gaztain erreak, taloak...
22:00. Ez gara Palestinaz ari emanaldia Elordi plazako aretoan.

AZAROAK 23, IGANDEA
12:00. Ardo dastaketa komentatua, Arabako ardoekin.
14:00. Bazkari musikatua Uztartza jatetxean. Txartelak aurrez: 25 euro.

Aste guztian, Naziotasun erakusketa udaletxeko batzar aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!