Joseba Ostolaza nagusi Gorostidi Harria txapelketan

Ataria 2014ko ekainaren 15a

VIII. Gorostidi Harria txapelketak jende ugari bildu du Adunako pilotalekuan. 139 kilotako erreka harria eta 113 kiloko harri borobila jaso behar zituzten parte hartzaileek, hiru minutuko bi txandatan. Lehen saria Joseba Ostolazak irabazi du denera 2699, 24 Kg jaso ondoren. Bigarrena izan da Jokin Eizmendi eta Iban Ugartemendia hernialdearrak hirugarren postuan amaitu du saioa. Ez da harrijasotzailerik aurkeztu 185 kiloko harria esku bakarrarekin jasotzera.

Lehen saria Joseba Ostolazak irabazi du denera 2699, 24 Kg jaso ondoren. Bigarrena izan da Jokin Eizmendi eta Iban Ugartemendia hernialdearrak hirugarren postuan amaitu du saioa. Ez da harrijasotzailerik aurkeztu 185 kiloko harria esku bakarrarekin jasotzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!